Irudi-bankuko baliabideen erabilera-kostua sarrerako kuota bakar batez ordaintzen da, eta urtero ordaindu beharreko mantentze-kuota batez. Gainerakoan, erabilera unibertsala du, doakoa eta irekia, baldin eta hezkuntzan erabiltzen bada, erabilera ez-komertzialean, alegia.
Ondorioz, beronen erabilerari esker sortutako jarduerek, ekoizpenek eta onurek ezin izango dute inolako irabazirik sortu.
Halaber, ezinbestekoa da obraren iturri eta egilearen erreferentzia jartzea, lehen aipaturiko irizpideen arabera, Bankuko edonolako dokumentuak hezkuntzako materialetan nahiz material didaktikoetan sartzen direnean.
Etor-Ostoa, S.L. web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak dauzka.
Etor-Ostoa, S.L. bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Etor-Ostoa, S.L. ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Etor-Ostoa, S.L. ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Etor-Ostoa, S.L. ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik
Irudi-bankuko edukiak erabiltzeko nahitaezkoa da erabilera-baldintza hauek onartzea.