Saltatu arakatzailea

Nor garen

Aurkezpena

Etor-Ostoa Argitaletxearen xede nagusia Euskal Herriaren ezagutza sustatzea du, euskal kulturaren eta erakundeen esparru ezberdinei buruzko argitalpenak, euskaraz nahiz gazteleraz, argitaratuz eta hedatuz.

Etor argitaletxearen fondoak berreskuratu zituen, eta haren argitalpen proiektuari segida eman zioten giza baliabideak erakarri zituen.

Jarduera nagusia liburuak, bildumak eta entziklopediak sortu eta banatzea da, eta helburua, berriz, horiek gai ezberdinetan erreferentzi lanak izan daitezela.

Gaur egun, Etor-Ostoa argitaletxe nagusietako bat gisa hartua da euskal kulturaren munduan, bere liburuek ezaugarri nabarmenak dituztelarik: testu sendoak, egoki ilustratuak, formatu handia, luxuzko koadernaketa eta Euskal Herriarekin zerikusia duten gaiak.

Liburuak ekoizteko ekimena enpresarena berarena da, kultur premiak eta gabeziak, merkatuak paratzen dituen aukerak eta banatzaileen premiak kontuan izanda.

Enkarguzko lanak ere egiten dira, neurri txikiagoan bada ere: fitxak eta faszikuluak egunkari eta aldizkarietan; unibertsitateko tesiak; bildumak liburuen banaketa-etxeentzat; egileentzako liburuak, eta abar.

Jarduera horiekin batera, bezeroen kultura, aisialdi, prestakuntza eta informazio premiak hobeto asetzeko, eta berrikuntza prozesu etengabe bati jarraiki, Etor-Ostoak eduki, produktu eta zerbitzu berriak ikertzen eta garatzen ditu, horien artean iturri berriak zein argitalpen eta argazki fondoa abiapuntu harturik moldatutako lan berriak:

Cd multimediak
Argitalpen fondoa abiapuntu harturik.
Datu-base dokumentalak
Argitalpen fondoa eta beste zenbait iturri abiapuntu harturik.
Argazkien datu-baseak
Geure argazki fondoa abiapuntu harturik.
Poltsiko-liburuak
Argitalpen fondoa eta beste zenbait iturri abiapuntu harturik.
itzuli gora

Banaketa

Banaketa kredituzko salmentaz egiten da.

Normala denez, produktuak Euskal Herrian banatzen dira gehien, baina enpresak bere merkatu esparrua zabaltzeko asmoa du. Izan ere, bere katalogoa interesgarria da hain segur iberiar penintsulan eta diaspora urrunagoetan diren euskal liburutegi, jende eta komunitateentzat.

Etor-Ostoak bere merkataritzako antolamendu propioa du. Horrez gain, beste enpresa saltzaile batzuk ere baditu, eta baita banaketako kanal txikiagoak ere.

itzuli gora

Bezeroak

Bezeroen tipologiak gizarte eremu aski anitza hartzen du. Bere liburuak etxe zein Liburutegi pribatu eta publiko ugaritan daude.

itzuli gora

Etor-Ostoaren kokapena merkatuan

Euskal Herrian argitaletxe gutxi dago, liburuen produkzioan Etor-Ostoaren moduko bereizgarriak dituena: formatu handiko liburuak, kalitate handikoak, testuan eta ilustrazioan eduki sendoak, euskal gaiak, euskaraz nahiz gazteleraz idatziak eta kredituzko salmentaz banatuak.

Argitalpen fondo bikaina du, edozein unetan berrerabil daitekeena. Euskal Herrian punta-puntako liburuen bi banaketa-etxe garrantzitsurekin aspaldiko harremanak ditu. Komunikabideekin ere loturak ezarri ditu, promozioetarako produktuak (faszikuluak, fitxak, eta abar) argitaratzeari begira.

itzuli gora

Etor-Ostoaren helburuak

Euskal merkatuko erreferentzia nagusia izaten jarraitu nahi du, argitaratzen duen liburu motaren esparruan: ilustrazio eta inprimaketan kalitate handikoak dira, euskal gaiak lantzen dituzte, adituek jorratuak, euskarazko nahiz gaztelerazko testuak ageri dituzte, eta kredituzko salmenta banatuak dira.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003