Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal kantu herrikoia (10)
Bertsolaritza - Kanta zaharrak - Kanta berriak - Pop-Rock

Egileak:

  • J.Agirre Sorondo,
  • X.Arbelbide,
  • J.Arregi,
  • L.Azpilikueta,
  • J.Domench,
  • F.Esnaola,
  • .Etxeberria,
  • E.Etxezarreta,
  • R.Iraola,
  • J.Iriondo,
  • A.Valverde,
  • J.Zapirain,
  • I.Zaratiegi

Euskeran ere aukera duzu: Canción popular vasca

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Argitaraltzailea

Kantua eta poesia

Poesiak hitzak eta diskurtsoa poetizatzen ditu. Kantua hitzaren eta diskurtsoaren prosodia musikalaren poetika da. Kantuak poesia poetizatzen du; poetikaren goratzea da. Poesian adierazten den pentsamendu hori, kantuan doinu eta musikaz jantzirik adierazten da.

Beraz, kantua ahoskeraren poetika da, musikak modulatzen duen Mina adierazten du. Literatur hitza, beren sinboliko eta poetikoa llena, errealitate bat azaltzetik areago doan hitz hori, poesiaren moldean esaten da kantuan.

Kantuan musikaren adierazpen zentzua zehatz bilakatzen da eta hitzak agintzen duen zentzuen egituratzen.

Kantua eta oroitzapenak

Bestalde, kantuak oroitzapenak egituratzen ditu eta iraganeko kontakizunetan lotzen. Oroitzapenak eta kontatzeak kantuan aurkitzen dituzte beren gidoi tematikoak. Historia kolektiboaren eta banakoaren historiako kontakizunak doinuez ilustratzen dita kantuen bidez. Horregatik kantuak, oroitzapenak egituratzeko eta oroimena pizteko aukera dira.

Oroimenean poesia sartzea da interesarzen nalgona. Oroimenaren ikuspegiaren bidez ematen diogu zentzua orainari eta gure etorkizuna bideratzen dugu gure bizitzako arlo guztietan, estetika barne; izan ere, kantuaren esparru baino ez baitira.

Kantuaren historia

Liburuaren xedea, kantuaren bilakaera historikoaren ikuspegi bat aurkeztea da: generoak eta tituluak, abeslariak eta taldeak, jaialdiak eta diskoak, kulturaren zati dugun kantu honetako parte baitira.

Gure liburu honek, kantuaren historia zaharra eta berriko materialak antolatu eta eskura jarri nahi dizkigu. Alegia, gure arretaren lehen mailan edo gure bizitzako soinu oinarrian dauden kantuak, oroimenaren ahazmendutik ateratzeko gure bizipenen oroitzapenak baitira.

Egileak eta artíkuluak

Lehen artikuluan, kantuaren antropologia, Francisco Esnaolak eginikoa, kantuaren giza-adierazpenaren batean murgiltzen gaita eta bere garrantzia azaltzen. Eta musika ahoskeraren, musikaz adieraztearen, hitz musikalaren, musikahitzaren eragin psikologiko eta kultur zein gizarte fenomeno honen izaeraren gaineko gogoetak egiten ditu.

Ondoren, kantu genero berezi batekin, bertsolaritzarekin, euskal kantuaren historia eta generoen zeharreko bideari ekiten zaio Rufino Iraola idazle ezagunaren Bertsolaritzaren historia artikuluarekin. Bertsolaritzaren historiaren eta aro desberdinetako testuinguru historiko eta sozialaren ezaugarrien bidezko errepaso bat egiten da. Horretaz gainera, batbatekotasunaren forma eta eginkizun nagusienak azaltzen dira. Eta informazioa osatzeko paradigma klasikoen laginak eta atal grafiko zabal bat eransten du.

Kantu zaharrak artikuluan, Antton Valverdek bere goaoaren eta sentiberatasunaren bahetik iraganarazten du euskal kantu zaharrenaren altxorra eta hautapen bat egiten, adierazpen indarra era melodiaren samurtasuna eta sentiberatasuna elkartuz; eta bitxi antologiko bikain bat pairatu du.

Ez dok amairu taldea Kanta berriaren inflexio puntu nagusia izan zen. Zubi sendoa, bestalde, zutarri bat tradizioaren aldean sendo jarriz eta, bestea, gaiak, musika eta egiteko moduak garai horretan penintsulan eta Europan zeuden musika mugimenduekin bateratzeko berrikuntzan jarriz. Jose Mª Iriondo fenomeno horren testigo izan zen Herri Irratiko talaia paregabe hartatik, eta kronikatik areago doan historia egin eta taldea bere testuinguruan kokatzen du.

Mugimenduaren aurreko kantariak eta bidea prestatzen duten kantariak agertu eta kantu berriaren mugimenduaren inguruan, haren oihartzun, sortzen diren abeslari eta taldeen zerrenda egiten du.

Juan Aguirre poligrafoak, Kantautoreak, Kantari multzo bat, Taldeak, Bestelako musikak, Trikitrixa eta Musika tresnak, artikulu sailaren bidez, euskal kantaren azkeneko berrogei urteotan izandako kantautore eta taldeak aurkezten dizkigu. Baina ez du, ordea, Iparragirre ahazten, kate maila derrigorrezkoa baita "kantu zaharrak" eta kantu berria lotzeko. Eta beste atal batean, genero desberdinetako kantariak berreskuratzen dira, liburu honetako testuinguruan estimu gutxiago edo ahaztu zitezkeenak.

Azkeneko berrogei urteotako historian kantu berria poprockarekin lotzen duen prozesua Pop-Rock artikuluan jorratzen da, Iñaki Zaratiegiren, "Zarata", lan bikain bezain oparoaren bidez. Ezinbestekoa, bestalde, gure herriko musikaren aukera eta manifestazio desberdinen historia egiteko, berak, el Diario Vasko egunkariko Devorarme izeneko musika gehigarriko orrien bidez egiten duena.

Xipri Arbelbide, Iparraldeko kultur gertakarien testigo eta kontalari zehatzak Euskal Herriko ekialdeko lurraldeetako kantu egileen eta kantarien nomina zabal bezain jantzia eskaintzen digu.

Haur kantak artikuluan, Ana Etxeberriak, etxeko irakaskuntza tradizioaren jarraitzaile konprometitua, kantu hauen garrantzia haurraren munduan jarri eta bizitzako lehen urteetan garrantzia duten abesti zahar zein berrien lagin bat jasotzen du.

Erlijio kantuak aurkezteko eta lagin baten hautaketa egiteko José Mª Zapirain, Juan José Arregi eta Eustasio Etxezarretaren laguntza izan dugu, liturgiaren musika gaurkotzean murgilduta baitaude. Erlijio kantua artikulua idatzi dute.

Agian, erlijio-kantutegia garrantzitsuenetakoa izango da gizartean eta banakoan duen hedapenagatik. Izango dira pertsonak beren kantu esperientzia bakarra elizan izan dutenak.

Horregatik egin dugu erlijio kantu zaharren hautapen zabal bat. Jaso ditugun horien artean badira dagoeneko kantatzen ez direnak, gaur eguneko ikuspegi teologikoa eta erlijioaren aldeko sentiberatasuna ere aldatu delako, baina gure bizitzako kontakizunean oroimena ernarazteko ahalmen handia dute.

Erlijio kantu tradizionala eta herrikoia Nafarroan gaiak Luis Mª Azpilikueta eta José Mª Domench dita kronikari eta kontalari nagusienak.

Herri Kantutegia, eranskin oso zabal baten modera jaso da, eta gogokoak dituen kantuak berreskuratzeko aukera ematen du.

Oharrak

Liburu honek irakurleen oroimena ernarazteko eta pizteko poza eman nahi du. Eta helburu horri jarraiki, zabal lantzeko baimena eman diogu geure buruari.

Kantutegi txiki batzuetan gaztelerazko eta euskara ea besteko hizkuntzetako kantuak jaso ditugu, "Euskal herri kantua'; izenburua modu zabalean hartuz. Eta eskuzabaltasun berdinez musika agerkari eta sorkuntza lan heterogeneoak berreskuratu ditugu, baina, neurri batean zein bestean, arrazoi desberdinengatik, "gureak ere" badirenak.

Jaso ditugun partitura asko zatiak baino ez dira, kantua melodiaren bidez identifikatzeko aukera eskaintzea baita helburua.

Era berean, ilustrazio atalaren balioa azpimarratu nahi dugu, Herri Kantuaren diskografiaren berrikusketa erakargarri bat ematen baitu.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003