Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Literatura (2)

Egileak:

    S.Onaindia

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Fondo historikoa

Hitzaurrea

Idazleak ba-ditu bere kezka ta zalantzak liburu bat osotu ta argitara eman orduan; idazti bat argitara ekarri duenean, izan ere, ez da berea bakarrik, bere jakite ta egintzaz osoturiko zerbait munduko literatura osoari opatua baizik. Eta zerbait ori or geratzen zaizu irakurle ta kritikalarien zartaillupean.

Emendik ernetzen da egillearen larritasuna. Orrela izan da beti. Idazlearen eta irakurlearen arteko ezpaia. Ongi artua izan ote da bere lana? Au da idazlearen koska. Zer esango ote du irakurleak?; atsegin al zaio berak idatzia? Nolako iritzia botako du kritikalariak? Ezpai onek askotan loa ere gal-erazten dio gauez.

Neri beintzat, naiz-ta leendik ere onako liburuak argitara ematen oitua izan, olako zerbait gertatu zitzaidan. Kezka pixkat biotz muiñean. Baditut nere urteak eta urte-mordoska ortan egiña naiz; beraz, literaturaren olasta ta zoriaren par-negarretara egiña. Gauza batzutara, ala ere, ez gara egundo egiten: dala itzaldi bat, dala liburu berri bat, beti izan oi dugu ezpaiaren akulu-.gaiña ziztaka.

Au onela dalarik, emeki emeki atera nuera nik nene «Euskal Literatura». Zai egon naiz .geroztik nolako iritziak aizatzen zituzten, argitara emaniko liburu orri buruzkoak, alegia. Bizcar galanta bear da, gaur batez ere, edonork bait du eskubide betea kritikatzeko ta ezertxoren giza-lege gabe maxio-zartzaillua erabiltzeko.

Onela dio G. Mistral'ek, ertilariari ematen dizkion amar aginduetatik zortzigarrenean: «Seme bezela ekarri duzu zeure lana, milla eguneko odola bertan jarririk». Edu ortan egiña duzu nere azken liburua. Eta ez ote da berezko, txaloak nai izatea? Idazleak izan oí ditun kezka gorri artean, lanaren san bezela edo, pozaren begi-keifiu goxoak. Au aitortu genezake, bai, lotsaizunik gabe. Baiña idazle, idazle danak berdintsu jaso bear ditu naiz txaloak naiz eta maxiolarien eztenkadak.

Iritzi-emailleak, izen onen gai baldin bada beiñipenean, goitik beera ta zearka begiratu sakona eman bear dio lendabizi kritikatzen duen lan osoari. Goitiko ta zearkako begiratze orrek erakusten dio gero zelai-une ta troka barrenean dauden zugaitz eta zugaizñoen goratasuna ta exkastasuna. Biok aztertu ta argitan jartzen ezpaditu, ez du egiazko lanik bere baitan osotzen. Bestelan, erdi-oso ta motz geratuko litzateke. Lanaren osoari begiratu bear dio iritzi-emaille benetakoak, dauzkan ederrak eta akatsak argitan iraulirik.

Gaur, tamalez, ez dugu orrela egin oi. Lanaren barnebalioari baiño jaramon geiago egiten diogu egillearekin dugun kidekotasunari. Adiskide baldin ba'dugu -edo-ta alderdikogoitiko lurriñetan itsutu oi dugu; jainko txikitxo dalarik ere, aundien arteko aulkia errez eskintzen diogu. Gisa ortan ezin dezakegu errez jalan zein dan idazlan ona ta zein badaezpadakoa, geronek irakurri gabe beintzat. Maiz jazoten dana dugu: liburu ziztrin bat, aipatzea ozta-ozta merezi duena, izarren pareko egiñik aldizkari askotan ikustea; baste bat, ondea, aspaldiko izerdiz osoturiko lan bikaiña, aipamen pitin soil batekin bazterrean uztea. Neurria bai gauz eder!

Egi osoaz jabetu nai izan ezkero, etzaigu errez idazlan batek ditun alderdiak oro irakurri, aztertu ta iritzi zuzena ematea. Ortarako, oso-osork irakurri bear dugu liburua, ta luma eskuan dugula irakurri ere, irakurri-ala liburuak barrean dauzkan ederrak eta akatsak paper-zati batean bereizi, xakitu ta oarteraziaz. Era ortan asieratik amairaiño irakurri, ausnartu ta jasotako eder-utsak pixatu ondoren, eman dezakegu soilki -ta ortarako gai danak ori ere- liburuak merezi duen iritzi egoki, zentzunezko ta arteza. Au da jator jokatzea. Onela al dagigu? Ez du au salatzen askoren iritzi-emateak.

Dana dala, nik ere izan ditut iritziak eta kartak argitara berri dudan nere «Euskal Literatura», lenengo alea, dala-ta. Batzuk gorapenezko laiñotan urtu naute. Antonio M. Labaien'ek, adibidez, onela dio: «Euskal Literatura'ren lenengo liburua argitaratu ta zabaltzen asiak dira; eta beste bost liburu geiagoz, guzira 1.500 orrialdetik gora, osatuko du egundaiño euskeraz gure Elertiari buruz egiña izan dan Kondairik argi, sakon eta zabalena... Gaiez, egille izenez eta xeetasunez aberats baldin ba'da, esaeraz, izkuntzaz, mintzoz, iztegiz eta idaztankeraz, errikoi bezin jakintsu da; erreza oparoa aiña. Irakurleentzat esku erakutsirik ederrena. Ago-zurientzat gozamenik txastagarriena» (Agur, 1973-3-24, 8 orr.). Eta Gamiz'ek: «Darabillen izkerea be, ez da bizkaierea, Bizkai'koak ez diran itz, joskera eta aditz asko darabiltz: «eraman», «bi irartaldi», «dioenez», «ba zuen», «degun», «emana», «jarri zion», «dezala»... Ez da gipuzkorra be, iGipuzkoa'koak ez diran itz eta aditzak be agertzen dira «dugui>, «ondo»... Ori ta guzti be gipuzkoerearen,antza geiago dauka. Euskera osotua esan bearko dautsagu bereari, eta batasunerako bide bat izan leiteke. Edozelan be, euskera ederra ta garbia, zuzena ta egokia danik ezin geinke ukatu. Gure izkuntzea ondo ez dakienentzat gama izango da euskera au, baiña apur bat sendi-izkuntza sakondu dabenentzat euskera ederra da» (Agur, 1973-3-31, 5 orr.).

Beste batzuk -ez da arritzekoa- goreskunde izpi artean ziztadak ere ipiñi dituzte, gora-izpiak zerbait illundu nairik edo.

Irizketa ezberdin ontan, zer egin bear du idazleak? Ez auei ez aiei kasurik egiteke, aurrerantza jo bear bada? Ez; nere ustez, auge dugu biderik onena: ez onek ez ark esanari geiegi lotu gabe, biona bbaiña ontzat arturik, aurrera segi bere idaz-arloan, ederra sortuz ta akatsak al dalarik moztu ta gutxituz. Zer-esanagatik, aren aize-ontzi puztuak arrotu naiz onen esan garratzak eratsirik, koldartuta, bere lan-martxea galgatu dagianak, ez du bere nortasunaren gana bear bezela erakutsi ta adierazten. Gizona bedi, beti. gizon.

Idazleoi etzaigu komeni lar gora igotzea, gaur-egunez batez ere; edozeiñek artu oi du, ba, bere zigorra gu erruki gabe zartatzeko. Makiña bat ikusten ditugu ospearen zugaitzean goregi igo dutelako, zigorka biziz beeraiño erasten. Ez bekizu zuri ere olakorik gerta. Obe Kristo'ren oar au gogotan izan. «Altsuak, aulkietatik jaurtiak izango dirala, ta apalak gora jasoak» (Luk., 1, 52).

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003