Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskaldunak (2)
Euskal etnia

Egileak:

  • I.Aguirre,
  • J.Barandiaran,
  • J.Ibarra,
  • M.Laborde,
  • F.Leizaola,
  • D.Uriarte

Euskeran ere aukera duzu: Euskaldunak

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Euskaldunak

Hitzaurrea

Fermin Leizaola

Atzaingoa'z mintzatzean (65 eta 96 bitarteko orrialdeetan) esanik utzia dugunez, bai landareak zaintzen ta bai abereak ezitzen, Kristo baiño 7.000 urte leenago as¡ tiran Eurasia aldean. Asia'ko ego-sartaldean dago lurralde ori, gaur «Sortalde Urbilla» esaten diogun ortan, bere barruan Israel, Jordania, Libano, Siria, Turkia, Irak, Turkmenistan R.S.S. ta Iran artzen ditualarik.

«Ilgora Emankor» deritzaion lurralde ortan bertan azterketa asko dira egiñak, Turkia'ko CATAL, Jordania'ko JERIKO, Iran'eko JARMO, Iran'eko SIALK eta URSS'eko ANAU ta JEITUN urietan eta aztarnategi oiek adierazten digutenez, orain 9.000 urte an aietan bizi ziran gizakiek ba-zekizkiten lurgintzaren asikiñak edo gauzarik soillenak beintzat.

Jakiña, abere-eziketa batetik eta landare-zaintza bestetik, aspaldiko zenbaitek ulertu zuten erara ez dago iñola ere ulertzerik; izan ere, Mesolitos garaiko biztanleek bereala egin ornen zuten trukaketa, gizonezkoek eizetik abereak ezitzera ta ernakurnezkoek igali-biltzetik landare-zaintzara. Arazoa ez da, noski, ain erraza ta soilla: bizikera batetik bestera aldatu ta egokitzen, aldi luzea bear izan bai-zuan gizakiak, eta, bear ba'da, rnillaka unte ere bai iraupenez oiñarritu ahal izateko.

Gogo-lantze edo kultura oni, Neolitos edo Arri-aro Berria esan izan diogu, baita «Arri-aroko Iraultza» ere, eta au sartaldera zabaldu zan apurka ta geldiro, Europa'n zear Euskalerrira Kristo baiño 3.000 unte leenago irixteko. Ala adierazten digute beintzat oraintsu ikertutako aztarnategiek, bai Bizkai'ko Galdames'en dagon Arenaza'ko artzuloak eta bai Araba'ko Errioxa'n dagon Elbillar'eko Los Husos artzuloak.

Lurgintza edo nekazaritza au Araba, Naparroa ta Lapurdi'n bertarakotu zan lenengoz, beste alderdiak baiño egokiago diralako lurralde auek bai egituraz eta bai alde-giroz.

Bizkai, Gipuzkoa, Naparroa'ko mendi-aldea ta Zuberoa, menditsuago dira, osto galkorra duten zugaitzez ornituak ziran oian edo basoak eta sail aundiak zituzten larrerako; orregatík, alderdi auetan indar aundia artu zuan artzantzak, eta gaur arte iraun du.

Azkena izendatu ditugun lurralde auetan, egia esan, askoz beranduago sartu zan lurgintza, goian esan dítugun arrazoiak dirala-bide; zearo bertarakotu, berriz, askoz geroago.

Landare-zaintza ez du gízakiak gauetik goizera asmatu ta lortu. Gizaldiz gizaldi aleak, pikorrak eta igaliak bildu ta ¡aten jarraitu ondoren, apurka lortu zuan onenak aukeratzea ta urrena era bereziz zaindu ta ugaritzea. Aurrerapen au lortu zuanean, orduantxe sortu zuala lurgintza edo nekazaritza, esan dezakegu.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003