Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Literatura (5)

Egileak:

    S.Onaindia

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Fondo historikoa

Hitzaurrea

BADA ZEREGIÑIK.-Ez dut Dante zertan gogorazi. Mendigoizaleak, adibidez, Gorbei'ra igotzean, dala Itxina itsutik, dala Zanburu aldapatsutik, berebat Barazar aldeko Atxuri txirristkorretik, poz-esnetan zuzendu oi ditu begiak egindako bide-arloari begitu goxoa eman nairik.

Olan nik, euskal literaturaren bostgarren ale oni arraia ezartean, neure biziko poza ta alaitasuna somatu dut biotz-barrenean. Egia esateko, oian trinkoan zear ibilli naiz, iñork urratu gabeko zidor-gaindi ez gutxitan: arrigarritasun aundiz oartu naizanez, gure kondairak eta literaturak itxalezko utsunak ditu nainondik so-eginda, ta batez ere, utsune oietatik zerbait besterik ikasi gabe ditugula bizi garean mende onen lenengo berrogei urteak. Ez gara, ba, urruti ere aldiko artatik. Zer gerta ote? Onatx, biotatik bat: bear bada ez da orretan iñor saiatu, edo-ta ez dugu beren bererik aro orren zilborra saratu nai izan. Biak dituzu oker larri, iñondikan ere.

Oraingoz geure literatura saillari loturik, aitortzea samingarri bada ere, iker-lan utsaren zelaian adibidez ba-dugu zeregiñik. Oraindik ez du iñork ere alor orretan irizpide zuzenez lanik osotu, errazki dakusgunez ikusmira norberekoi batekin burutuak dira gai ortazko idatzirik geienak. Inguru-giroak asko esan nai duelako, egiaren ordez gezurra aisa urkultzen zan garaian egiñak izaki, ezta arrigarri gai ortan iñor gutxik baizik begi zindoz ta garbi jokatu izatea.

Ori dala-ta, eusko kondairaz gaiñ, bee-beerengo maillatara jatsia dugu literatura ere. Griñak, egia da, begiak lausotzen; edestilariak, beraz, begi-garbi ari izan bearra du bere egitekoan. Sarri, tamal aundiz, norberak asmaturiko izkilluz burrukatu oi da, bat ere susterrik ez duten gaietan; norberak etsaiaren aurka asmaturiko gezurrak bota nai dizkiogu irakurleari begietara, au itsutu dedin eta geuk egitzat eman nai dioguna baizik ikusi ez dezan. Gezurra dirudi, baiña olan dagigu.

Errez darabilgun tresna da gaur zabalkundea, ta begi-belarriz entzun-ikusi dugunetik errez ebazten: ortan gure ortzak, amorraiñarenak amuzkian iduri, laster atzeman eta giltzatu litezke. Gauzak, ortaz, zio barik oker iragarri ta zabaltzea gaitz izugarria lanik ez esan. Geure gauzetan bear ez dan labanik ez egiteko, anitz gaitan ikasi bearra daukagu oraindik. Itsusia da noski, gaur onena opa dugula-ta, aurretiko jazo ta gertaerak geure eritzi zilo medarrez apaintzen jardutea; ez, ezta jokabide itxurazkoa edestiari bizkarka ibiltzea.

Onakoak dira -tamalez!- gaur-egunean berton, idazle askok erdal eguneroko ta aldizkarietan euskal literaturatzaz agertazi dituzten lanak. Zerk eraginda, baiña? Ez naiz emen nere kabuz ari: andik eta emendik, askotxo urreratu zaizkit, nola nik, euskal literaturan buru-belarri ari naizen onek, gisa orretako geiegikeriak eta egi-ezak salatu ta artez-azten ez ditudan galdezka.

Beste aldetik, ez dira gutxi iñoren aoz itz dagitenak ere. Bi-iruk iñoiz idatzi zuten zerbait, sariketa baterako bear bada, presaz ta norberak ikusi-ala, egi-antzeko zerbait sarri, ta beste eunek ere orrixe berori ber-esango dute, orrela dan ala ez batere aztertu gabe. Joera exkaxa. Ez dezagun arin jokatu kondairari ez literaturan buruz. Gaur ba-da, baita, azpi-joko agiriagirikoa ere: norberarena ta norbere taldekoena da egia bakarbakarrik; besteena gezurra da, ta, gezurra ez baldin ba'da ere, eder ez zaiguna ahantz-lurrez estaliko dugu, argitan ausaz dizdiz egin ez dezan. Makiña bat liburu, artikulu dagoz gaur orrelaxe idatzitakoak. Urliak maixu-aizez esana, sandiak axe saltzen du maixuki. Kontuz, mutillak! Gari artean zoragaririk baitabil! Bestaldetik, girgitxaren xirrita, beti berdiña, etzaigu alai ere.

V'GARREN ALEA.-Boskarren ale au, laugarre aren lerro la berdiñez ibilki egiña duzu. Garai artan ez nituen merezi zuten idazle ta idazlan asko aitatu. Laugarren zenbakia geiegi ez azi ta larritzearren ez nituen sartu, guztiak sartzera ezkero mukuru konkorregia osotzen bait zidaten. Zein Bizkaian, zein Gipuzkoan eta beste eskualdeetan askotxo ziran euskal barrutian kemen aundiz lan egin zutenak; etzan egoki bat bera ere alboraturik uztea: zerbait burutu duenak ez du nal, ta errazoiz, bazter geratzerik. Izadiak zain eta muin dakarren legea duzu: zerorrek nai ez duzunik, ez opa izan iñorentzat.

Errazoiketa orri atxikirik, ez da zuzen ez egoki au bai ta ori ez aipatzea, euskal literaturaren kondairarik alik eta osoena mamintzea baita nire asmoa. Ondorengoen lanak oretuko dute gure elertia inguru-giroz ta eder-senez, erdel literaturan esaterako Damaso Alonso'k eta, egin duten antzera. Nik, ondoren datozken oientzat oiñarri bezela, idazten asi nintzanean artu nuen elburutik okertu gabe, urtez urte izan ditugun idazle xee ta aundien bizitzak eta lanak edesten ekingo dizut.

Aurreko alean aitor bezela, danetiko loratze irikia gertatu zan guda aintziñako iru amar-urtebeteetan. XX'garren gizaldiaren lenenetik nolako bizi-naiak irakin zirakian, garai artako aldizkariak dituzu batez ere testigu; geroago zeaztuko dugunez, 25'tik gora ziran euskal arloan, jori ta kamentsu, parte artu zutenak. Politika, gizarte-auzi, erti-lan, nekazaritza, baserri-gai, olerki-teatru, jolas-kirol, uzkurtz..., labur: gure erria osatzen tresna guztiak erabilli nai izan ziran. Gure erriaren izan nana! Euskera biztu ta bizkortu bear! Gogora Azkue, K. Etxegarai, Kirikiño, Tx. Agirre, Manterola, Ibargutxi, Eguzkitza, Otxolua, Orixe, Lizardi, Loramendi, Lauaxeta, Intza... idazlerik bikaiñenen sailla, eta sail onen biran eundaka geiago, geure izkera gaizkatu nairik auzka gorrian.

Aintzagarriak ziran, izan ere, orduko lan-irritsa ta batasun anaikorra. Alkar xuzpertu bearra! Bilbao'ko «Euzko Gaztedija» ezta egungo bear aiña txalotua izango, orretan egin zuen lanagatik. Ba-zituen bere zalantzak, gaur bezela nunbait. Baiña barnean zekarren, urduri, geroaren aal ezkutua. Ez du opa bizi erosorik, ondo ulertzen du-ta taiu orren ondorena; ez, ezta ori bere izangoa: erpiñerago jo nai du. Aldi ankerrak izanik erg, xuzpertu ta gudara: erri izan nai du, ta iñoiz ere ez gatzai, suntsidura. Ez aur-erostarik, luma artu ta burrukara. Ez du, bear bada, Jerusalen berririk jasoko; baiña alegiñak erre bai nagiak esnatzeko. Bakoitzak al dezaken -neurrian erria duintzen eta eraikitzen ariko da: Ikasiz, idatziz, itzaldiz, teatruz, mendirik mendi ibilliz..., esku-mende zeuzkan tresna guztikin.

Ni garai artan eta gaurkoan ankarkulo bizi izana nauzute; ordukoa ikusi nuen gazte nintzala, oraingoa ikusi dakust urteen goitiberan laban dagidala. Gure elertiari begira beti, joan-garai ura aztertu nai izan dut pizkat, ainbat paper eta aldizkari ikusmiratuaz batez ere. Konturatu naizenez, ekiñaldi ausarta izan zan ura. Azken ale bi auek orren dirdai erdi-illa besterik ez duzu. Baiña ez orregatik meritu gabea.

JARRAIBIDE EZ TXARRA.-Aldikada artako euskaltzaleak, ezin dezakegu uka, eredugarri dira guztiontzat. Zarrak eta gazteak, akar-uztartuak, orduan egin zuten lana ez zaigu jarraibide makal. Doanak eman bear digu biotza oraiñari gogoz eltzeko; aiek, igazitako urteetako euskaltzale bipillak egin zutena, eredutzat artu bear dugu gaurko kenkan aien antzera ari gaitezen. Aien egiña ikusia dugu, gaurkoen ekiña alangoa gogo.

Gaurko gaztediak -zaarrai ere ez iñausi ezer- lortu duten garaipenik baliotsuena, nun-nai euskal zaletasuna loratan jartzea izan da. Au zabal aitortu bearra dago, egiak ezpaitu arpegi bat baizik. Naiz-ta oso-osoan ardietsi ez, ortan lerrenak egin zituzten orduko aiek ere. Zein bata zein bestea ezin ditzakegu uka. Irteira izateko, antz-zentzuna esnatu bear omen da: inguruka dugunak zer-nolako aizez ari dan ikusi, norberak ere aren antzeko oiñatzak uzteko. Antzera jokatze ortatik dator ondorioz, naiz gizartean naiz erti-lanetan, euki genezaken irteieraren indarrik altsuena.

Egia da au ere: ertiak ertiari dei dagiola. Idazle ta ertilariak orixegatik nai dute batez ere antzekoen baltzu ta anai artea. Artistaren musa bakartadea dala, esan oi dugu askotan. Egia al da? Giroak asko dagike, ta ertilarriari, bizi baka-tia eder ba'zaio ere, lagun-artean gurago, kidekoen eragiña -itzezkoa, idatzizkoa- begiko zaio; kritika bera ere bai, gizon jaki-ntsuagandik baldin ba'datorkioke. Besteen lan-gogoak eta eg'iñikakoak bere biziko lillura ta erakarpena dute lanera bultz-eragiteko. Besteengan dakusgun lan- garramoreak, gu ere araxe garamazki. Taldeka jokatu zuten beste orduko gazteak; gaurkoak bezelatsu noski, ta onek beri dakarzki frutu urdiñak, onak.

Moltzo ederrak dabiltza gaur euskerarekin arazotuak, ikasi ta ikasi nunbait. Olan segi ezkero, epe laburraren buruan jabetuko dira -ziur asko- gure asaben izkeraz; ez irakurri ta idaztera bakarrik, aise mintzatzera ere iritxiko dira. Iraupena bear ortarako. Euskera da gure arima, gure odola. Ez atera zarata geiegirik. Erreza duzu «Gora Euzkadi! » abots zoliz botatzea; euskera da gure aberri mintzoa, gure arnasa: illa duzu baiki arnasarik eztun erria. Ikurriña, ederki; gudari ere-, serkiak, bapo, baiña oiek gabe ere antolatu dezakegu aberria. Eta euskera gabe? Ba-dira gaur baietz diotenak. Orrela balitz ere, gure erria ez litzateke egundo erri betea izango, euskerarik gabe. Iñoiz irakurri dut: «Bere izkera jatorra lantzen ez duen erriak, ez du bizitzerik ere merezi». Uste ortan zebillen Arana, ta beste milla egiteko ta auzi artean, bere asaba zarren mintzaira ikasteari eman zion, eta ikasi egin zuen aski ondo etzekian euskera.

EKAITZ-ZIGORPETIK IRTEN NAI.-Gizonaren alai-litsa ez da sarri iraupen luzekoa izaten. Euskaltzale kementsuak lanar¡ ziarduelarik, ekaitz zakar baten laiño beltzak izurratu ziguten zeru urdiña, eta luzarcan izu-izotz-aro bildu~ gain zabaldu ziguna! Ondatze gogorra euskal literaturarentzat: debekatu zan euskeraz itz-egitea, kalean, elizan, etxean... Ainbat liburu ederrek sute galamtak egin zituzten plazeetan, beste asko lurpean gorderik, lizunak janda; euskerak etzuen tokirik eguneroko ta aldizkarietan... Fa ziran, egia esan, lur-barru lotu ziraneko azi batzuen erre-nai ta alegiñak; baiña geien bat zigorpe lotsagarrian izotz artean zetzan gure zer guztia: craso biurriak artua gure izkuntza maitea.

Ez zezakean, alere, gisa orretan iraun. Odei-ots ta juzturi artean ere buru eraikitzen asi zan euskal idazlea. Eta erria, izuaren zarba bizkar gaiñetik dardar-azten. Aberria maite zutenak, «euskeraren eriotzak Aberriarena ere bateratsu ekarrikoa lukela-ta, lanean asi ziran berriro. Lotan, edo zigorpean egonak giñan luzaroegi. Lotsagarria! Esna adi, alper! Eta egiazko edestiak aitortuko du nortzuk izan ziran aurrelari esnatze orreri su ematerakoan. Olakoak apika ez du saririk bear, bai ordea merezi du esker ona. Gaur, euskal loratze bipilla ikusiz pozarren gaudenok, ez gaitezen lili-ori gain arnas artu nairik egokitu; begiak iratzar, goazen aurrera!

Era ona beti ederto. Neurkera ori, baiña., ez dugu beti zaintzen. Or gure akatsetatik bat. Gaur, geure izkuntzaren goraldiaz konturaturik, ez gabiltz arrokeri gabe : alderdi ta talde bakoitzak beretzat opa ditu garaipenik arraienak. Ala ere: ez aal dugu guztiok lan egin? Zegatik kentzen diozu zuk zeure anaiari barca duena? Zuk bezin zintzo ez al dio lanari ekin? Berdin jokatu zuten gudate aren aurreko aiek ere, alkarren leian noski; ba-zituzten beren arteko izki-mizki, aitu-ezin eta lipiztak, baiña euskeraren alde jokatzerakcan, eztabaida oiek albora utzi ta denak giar-lakain bat eiorik, lanari oratzen zioten. Zan giroaren aurka, oian itsuan barna bezela bide egin zuten. Aiek egiña, guk nola ez? Arrezkero asmakizun eta tresna berriak ditugu izkuntzari eusteko, eta galtzeko. Oiek bear bezela erabilliaz, aurrera jo bear dugu. Euskera da gure arnasa, euskera gabe ez gara euskaldun. Eta euskaldun ez ba'gara, zer gara? Enda ta erri bezela, gabea, ezerez uts; nortasun berezi barik, euskaldun ez, beste edozer baizik.

GAUZAK BEREN ARDATZEAN.-Egi utsa: zer bakoitza bwre erroari datxikiolarik daukazu apain eta lerdenen; andik at motz ematen du, ez bait dago bere dendunean. Guk dugun ezaugarririk bikaiñena euskera da; egiz ta egitez au onartzeko lain ezpa-gara, bide okerrez gabiltzala esan bear. Gaur txorakeri askotxo esan oi da masaillak bat ere lotsa-gorritu gabe. «Abertzaleak izan ezkero... » kantatzen dugu; eta «Euskera dugu abertzaletasun azia erein eta erroak egin ditun gogoaren ezagugarria». Zertan gara orduan? Aizea astintzen ote gabiltz? Aoak ez al dio barneko zauri-miñaren adia? Gezur-zulo bear bada?

Gure erri zarra diru-min izan omen da; gure maiak jateko lurruntsuz omen ditugu kunkuin; geure eskubideak zaintzeko ere beti izan gara errimeak; naiz sal-erosketan naiz industriarloan, oso antxiñatik izan gara entzute zabaleko; Arana-Goiri'gandik onantza batez ere, abertzale zindo asko omen da Euskalerrian. Ekin ama atekin izan du euskaldunak anitz arazotan. Ori guzti ori, ederto; baiña biotz-muiñez maite bear gendukean euskera bertan bera uzten ba'dugu, zer balio dute dauzkagun beste doa¡ guztiak?

Irualtza garaian gaude oraingoz. Ez dugu besterik mingain eta lumaren moko. Erri zapaldua el gara: orrela da. Baiña politika larregi dagigula-ta nago, edo beintzat merkeegia. Politika maillan jartzen ditugu gauza guztiak. Ez al dira beste alderdi asko ere begiratu bearrak? Ona egunokaz irakurri dudan aitorpen au: «Izan ere -dio joxe Lizarralde'k-, badirudi Euskal Herrian ez dagoela problema bat baizik. Eta horrela ustekabean eta borondate onenez, gizona irentzen, txikietatzen eta birrintzen ari garela uste dut. Gizakiak alderdi asko ditu izan. Gu, ordea, ugaritasun eder hori alde batera utziz, beti punto berean gabiltza mailuka. Gizatasunaren zentzua apur bat d'uenarentzat aspergarri ere gertatzen da beti lelo berdina entzuten egon beharra. Areago giza pertsonaren alderdi eta arazo nagusi batzu ukitu ere egiten ez direnean. Horixe da, dudarik gabe, gure herriko aldizkarien kasua; kasu grabea eta salatu beharrekoa, noski! Iraultza egin beahrrekoa izanen da, baina ez ditzagula zentzuna eta umorea gal. Bestela, gureak egin du. Azken finean, zertarako litzateke iraultza orokorra, bienbitartean geure burua gal bageneza! » (Zeruko Argia, 1977, martxoa-20, 4 orr.).

Euskal idazleak, beraz, Euskalerria ta euskalduna, beurok dituzten alderdi, doai ta gaixo guztiekin, gaitu ta aintzat ematen saiatu bearrean daude.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003