Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Arte aplikatuak IV (24)
Historia grafikoa. Publizitatea

Egileak:

  • I.Domench,
  • I.Galatas,
  • J.Unsain

Euskeran ere aukera duzu: Artes Aplicadas IV

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Luxua - 208 orrialde (24 x 32 cm)
  • Argitaratze data: 2005
  • ISBN: 84-96288-22-6
  • Argazkiak: 600
itzuli gora

Laburpena

Arte Aplikatuen bilduma

Arte aplikatuak gai-multzoan, arte nagusiak esaten zaienen tradiziozko muga kanoniko estuetan lekurik ez duten agerpen eta adierazpen sormenezko guztiak jaso nahi dira; izan ere, haien asmoan eta egikaritzean, berekin dakartzaten estetika-balioek sortze-lan horien artistikotasuna guztiek aitor dezaten eragiten dute, edota sortzaileek beraiek eta kritikako sektore esanguratsuek hala direla aldarrika dezaten, eta gizarteak ere halakotzat hartu eta estima ditzan.

Arte berritzat hartuko genituzke sortze-lan horiek, gure baitarako besterik ez bada ere, eta izaera askotarikoa dute, eta oso heterogeneoa. Obra eta jardun-moten aniztasun hori artikulatzeko, paradigma antropologiko bat proposatuko dugu guztiak koherentziaz integratuko dituena.

XIX-XX. mendeetako Historia Grafikoaren saila

1 eta 2. Liburukietan, sortze-lanen azterketa-bildumak aurkeztu ditugu, eta sortze-lanek dituzten ezaugarriak direla eta, Marrazketaren Arteak izenburupean multzokatu ditzakegu.

3. Liburukian, Arte Fotomekanikoak izenburupean multzokatu daitezkeenak jorratuko dira; gainera, tarte garrantzitsua eskainiko zaio hain garrantzitsua den komunikazio-gertakariari, Publizitateari hain zuzen, non, beste askoz gainera, arte grafikoak eta fotomekanikoak biltzen baitira.

1 eta 2. liburukietako zati handienak grafikoaren kalifikatiboa bete-betean hartzen duten sortze-lanez arduratzen da; grafikoak, arte grafikoekin zerikusia dutelako, hain zuzen ere, inprimatzearekin, marrazkia izan edo argazkia izan errepresentatzeko edo irudikatzeko prozedura.

Kalifikatibo ikusizkora hurbilduta erabiltzen dugu guk grafiko hitza. Baina, antza, ikusizkoak bat-batekotasun handiagoa ematen digu aditzera, etereotasuna edo iragankortasuna, unean-unean begiestekoa; grafikoak, berriz, iraunkortasuna iradokitzen du, agian arte grafikoek inprimakia berezkoa dutelako askotan, eta horrek irudi materialagoa eta iraunkorragoa eskaintzen du euskarri. Horregatik nahiago izan dugu grafikoarena, eta lehendabiziko bi liburuki hauetan, aztertutako sortze-lanak grafikoak dira, ikusizkoak eta inprimatuak diren aldetik.

3. Liburukian, Arte Fotomekanikoak eta Publizitatea jorratzen baitira, honako hauek aurkituko ditugu:

Argazkiaren gaia, zeina ere euskarri-paperean inprimatua iristen baitzaigu aldizkako eta eguneroko argitalpenetan, ohi denez informazio grafikoaren edo aldizkari grafikoaren errotulupean.

Animazio Zinemari dagokionez (Marrazki bizidunak), han jorratuko baita, esan beharra dago gehienetan obra horiek komikian dituztela aurrekariak, edo zinematik paper inprimatura igarotzen dira. Zinematografiaren eta telebistaren gai espezifikoak badu bere tratamendua Zinemari, Antzerkiari eta telebistari eskainitako liburuki berezian.

Ziber-artea ere, sarearen ekosisteman kokatzen baita nagusiki, inprimagarria da; horrenbestez, historia grafikoaren epigrafe emankorrean sar daiteke desitxuratu eta estutu gabe, hartako adierazpenak egungo gizartearen eta kulturaren isla historiko gisa jorratzen ditugunean hemen.

Eta Publizitateari dagokionez, zerbait aplikatu daiteke esandako guztitik. Ia guztiak, batera edo bestera, euskarri-paperean bertsioa izaten du eguneroko prentsan, aldizkarietan, publizitate-hesietan edo gure postontziak betetzen dituzten liburuxka eta prospektuetan.

Argitaratzaileak

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003