Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Herriaren Mitologia I (26)

Egileak:

    J.Barandiaran

Euskeran ere aukera duzu: Mitología del Pueblo Vasco I

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Azal gogorra - 256 orrialde (24 x 32 cm)
  • Argitaratze data: 2006
  • ISBN: 9788496288447
  • Argazkiak: 200
itzuli gora

Laburpena

On Jose Migel Barandiaranen Euskal Herriaren Mitologia deituaren argitalpen honek berritasun aipagarriak eskaintzen ditu.

Euskarara itzulia izatea da ekarpenik garrantzizkoena, ezbairik gabe. Egilea bera bizi zela eta bere zuzendaritzapean egin ezin izan zen itzulpen haren falta sumatzen zen. Orain egin dugun eta bere oniritzirik ez daraman itzulpenak ñabardura zehatzez betetako testua izaki ezinbestekoa zirudien jatorrizko testuarekin ondotik alderatzeko erraztasuna edukitzea. Beraz, bi testuok, jatorrizkoa eta itzulpena, zutabe paraleloetan eskaintzen ditugu, espazioa berdintsu betetzeko letra tipo bera, baina margo desberdina dutela.

Itzulpeneko testuan, lekukoen testigantza biltzen zuten idatziak eskuratu ahal izan ditugunean, idazleak arreta handiz transkribatu dituenak bestalde, bere Lan Guztien argitalpen bildumara jo dugu haien bila eta halakoetan aipamena ere jarri dugu. Testu hauek tinta desberdinez nabarmendu ditugu, gainera. Eta ikur guztiak bere horretan gorde dira; baina, azentu marka duen r-ren kasuan, tipografiako arrazoiak direla-eta (rr) erre bikoitza aukeratu dugu.

Gaztelerazko eta euskarazko testuekin liburuaren edukia bikoiztu zaigunez, lan hau bi liburukitan argitaratzea erabaki dugu; eta itzulpenari buruzko hausnarketa batzuk bigarrenean egingo ditugu.

Beste alderdi batzuei dagokienez, esan dezagun lehenbiziko argitalpenean sartu genuen paragrafoen zenbaketa mantendu dugula, baina bana-banaka aipa¬¬tze¬e¬tan bereziki, lerro-aldi batzuk zatitu egin ditugula; edukira, irakurketara eta erreferentzia testuaren itzulpen alderatzera sarrera errazteko, baina beti ere, diskurtsoaren batasuna begirunez zainduz.

Koskatuz bereizi ditugu narraziozkoak diren testuak, azalpenetakoak direnetatik. Azpitituluak eta paragrafo buruak ere sartu ditugu, eta izenburua eman garrantzia handiagoko kontakizunei, hauen identifikazioa eta beren erreferentzia errazteko asmotan; eta testuan bertako esaerak hartuz egin dugu, soiltasunik handienaz egin ere. Elementu eransgarri hauek margo apalduan inprimatu direlako nabarmenduko dira beti.

Testuaren konplexutasuna eta bertan azaltzen diren errepikapenak ikusita –batzuetan ñabardurekin eta besteetan berdin-berdin baina testuinguru desberdinetan-, sartu ditugun erreferentzia gurutzatuak eta bidaltze markak oso lagungarri izango direla iruditu zaigu; oraingo honetan ere inprimatu ditugun tonu apalduagatik bereiziko direlarik jatorrizko testuaren erreferentzi bibliografikoetatik. Ikus eta Cfr. oharrek bereizten ez den erabilera.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003